
Bidaia zoragarri bat egiteko behar den informazio guztia. Bidaia Alpeen aurreko Vercors mendigunean hasiko da eta Suitzako Engiadina Beherean bukatuko da, Frantziako eta Suitzako Alpeetako mendigune nagusietan barrena eta Italiako Aostako haranean barrena ibilbide zoragarria eginez. Gida hamahiru ibilbidetan zatitua dago eta laurogei txango eskaintzen ditu. Txango bakoitza luze eta zabal adierazita dago; denborari buruzko oharrak, zailtasun-mailak eta bidezidorrak. Horretaz gain, intereseko datu erabilgarriak ematen ditu gidak, baita errepide-mapa bat ere munduan aurki daitekeen paisaia ederrenetako batean barrena ibiltzeko.
Egilea.- Antxon Iturriza
Erabiltzaileen iruzkinik ez dago oraindik.