LEGE OHARRA
NaizDenda NAIZen online denda da. NAIZen argitaratzailea eta NaizDendaren titularra Tai Gabe Digitala SL da:
JF Gilisagasti 2, 321.
20018-Donostia
IFK: B75034793
administrazioa@taigabe.com
Lege eta funtzionamendu ondorioetarako, NaizDendaren erabiltzaileak Naizekoak ere badira, eta alderantziz. Ondorioz, Lege Oharreko eduki berdinak ezartzen zaizkie.
- PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALAK BABESTEA
- COOKIEN POLITIKA
- ERABILERA BALDINTZAK
1. PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALAK BABESTEA
Onespen klausula
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakori jarraiki, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak TAI GABE DIGITALA, SL enpresa titular duen fitxategi batean sartzeko, eta datu horiek bai erregistroa kudeatzeko edo harpidetzeko erabiltzeko, bai administrazio eta kontabilitate kudeaketarako, baita merkataritza eskaintzak eta produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Era berean, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak zerga administrazioari eta bankuei, aurrezki kutxei edo bestelako kutxei lagatzeko, betiere haiek behar bezala babestuta eta zerbitzua garatzeko beharrezkoa denean.
Erabiltzaileak, halaber, bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak ezagutzen dituela adierazten du. Eskubide horiek Tai Gabe Digitala, SLren egoitza sozialean baliatu ahalko ditu, honako helbide honetan: JF Gilisagasti 2-321, 20018-Donostia (Gipuzkoa).
Xedea
Tai Gabe Digitala SLk, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.
Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta uneoro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu emaileak edozer unetan eten ahalko du bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.
Zerbitzu emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako aurre-abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.
Zerbitzu emaileari buruz
Webgunearen zerbitzu-emaile arduradunak bere identifikazio datuak eskaintzen dizkie haren erabiltzaileei:
Izen soziala: Tai Gabe Digitala SL
Egoitza soziala: JF Gilisagasti 2, 321. 20018-Donostia
IFK: B75034793
Erabiltzaileen arretarako telefonoa: 943506010
Helbide elektronikoa: administrazioa@taigabe.com
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 2494. liburukia, 0. liburua, 185. folioa, SS-33019. orria, 1. inskripzioa
Domeinuaren izena: naiz.eus
Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoari jarraiki, webgunearen arduradunak datu pertsonalak eman dituzten edo emango dituzten erabiltzaile guztiei jakinarazten die haiek bere fitxategi automatizatuan sartuko dituela. Adierazitako fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Zerbitzu emaileak esanbidez adierazten eta bermatzen die erabiltzaileei beren datu pertsonalak ez zaizkiela, inola ere, hirugarren enpresei lagako beren baimenik gabe.
Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak
Zerbitzu emaileak uneoro bermatuko dio erabiltzaileari datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukera, indarreko legedian ezarritako baldintzetan. Eskubideok baliatzeko esanbidezko eskaera bidali ahalko du, NANaren kopiarekin batera, honako hauen bitartez:
Helbide elektronikoa: administrazioa@taigabe.com
Posta arrunta: Tai Gabe Digitala, SL, JF Gilisagasti 2, 321. 20018-Donostia
Era berean, erabiltzaileak baja hartu ahalko du harpideturiko edozein zerbitzutan, horretarako webgunean jarritako formularioa erabilita.
2. COOKIEN POLITIKA
NAIZek, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.
Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.
Honakoak dira NAIZen erabilitako cookieak:
Analisi cookieak: Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), NAIZera zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.
Geolokalizazio cookieak: Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. NAIZek nongo bisitariak dituen jakiteko erabiltzen ditu.
Erregistro cookieak: Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira, eta, adibidez, erabiltzaileak nabigatzailearen leihoa ixten baldin badu berriz ere logeatu beharra izan ez dezan erabiltzen dira. Harpidetza bat kontratatuta duten erabiltzaileak identifikatu eta dagozkien zerbitzuak erabil ahal izan ditzaten ere baliatzen dira.
Zerbitzu cookieak: Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.
Cookie publizitarioak: Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.
Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:
- Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
- Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
- Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
- Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.
Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa Tai Gabe Digitala, SL enpresak bakarrik tratatzen du eta ez du inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.
NAIZen cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta erabiltzaileek bertan irakurri ahal izango dituzte.
Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio NAIZen cookien politikari ere.
3. ERABILERA BALDINTZAK
BALDINTZA OROKORRAK
Erabiltzaileak NAIZen webgunea, NaizDenda barne, eta, kasua balitz, harpidetza Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profersionala eta besterezina da.
Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko NAIZen irudia eta bere enpresa titularraren interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.
Aldaketak
NAIZek edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.
Estekatutako tokiak
Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, NAIZek hiperestekak jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, NAIZek ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.
Jabego intelektuala eta industriala
Naiz EKHE SAren marka erregistratua da. Debekatuta dago hirugarren batek Naiz marka edota bere logoa edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dituzte webgunearen jabetza intelektuala.
Erabilpen Baldintza hauek ezin dira Naiz-en jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.
Edukien ardura eta egile eskubideak – Copyright
Naiz.eus-ek argitaratzen dituen edukien ardura Edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta Tai Gabe Digitala SLk eta ez Edukien editoreek ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.
Naiz.eus gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.
PARTE HARTZE ARAUAK
NAIZen parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, Naiz+, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:
Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.
Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.
Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.
Arau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.
Edonola ere, NAIZek ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.
NAIZen komentarioak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako, izen-deiturak, erabiltzaile izena eta telefono zenbakia gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, NAIZ berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu. Gainera, NAIZen ustez epaileek delitutzat jo litzateketen iritzien kasuan, erabiltzaileak DNIaren eremua beteta ez badu, aukera emango zaio DNIaz ere identifikatzeko edo bere iritzia ez argitaratzeko.
ERREGISTROA
NAIZen erregistratzeak domeinu beraren barnean dauden beste atal batzuetarako ere balio du, argitalpenak edo bestelako hedabideak esate baterako, bai eta NAIZDENDArako ere. Hain zuzen ere, NAIZDENDAn erosketak egiteko beharrezkoa da erregistratuta egotea.
HARPIDETZAK
Baldintza orokorrak
Erabiltzaileak, harpidetu baino lehen edo harpidetza egitearekin batera, erregistratu egin beharko du, dagokion formularioa betez. Erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, formularioa ondo bete duela baieztatzen duena eta kontua balidatzea eskatzen diona, bera erabiltzen hasi ahal izateko.
Prezioak dira une bakoitzean harpidetza kaxetan ageri direnak. Ordaintzeko ekintza egin aurretik kontzeptu guztiak xeheki agertuko zaizkio erabiltzaileari kaxa beltz baten barnean eta ordaindu ondoren emailez jasoko ditu xehetasun berdinak, egin duen erosketaren frogagiria izan dezan. Email beraren kopia gordeko du Naizek.
Harpidetza egin ondoren une horretan bertan aktibatuko da harpidetza digitala, txartelez ordaindu nahiz kontu korrontearen bidea aukeratu. Paperezko argitalpena duten harpidetzen kasuan, harpidetza digitala berarekin daramatenez, azken hori unean bertan aktibatuko da.
Hileko ordainketetan lehen hilean harpidetzaren parte proportzionala ordaintzen da, harpidetza egiten den egunetik hilaren bukaera bitarteko epea hain zuzen. Harpidetza egiten den eguna ere ordaindu egiten da, osorik, zeinahi delarik harpidetza egin den ordua. Gainerako hileetan, hile osoak ordaintzen dira hilaren hasieran.
Indarrean dagoen legeari jarraiki, harpidetza digitalek eta tabletek BEZ orokorra dute eta papereko harpidetzek supermurriztua. BEZa sartuta dago dagoeneko erabiltzaileak ikusten duen zenbatekoan. Faktura nahi izanez gero, Harremanetarako formularioaren bitartez eskatu beharra dago.
Harpidetza digitalak
Harpidetzari erabilera pertsonala eta pribatua emango dio Harpidedunak, eta inola ere ez komertziala edo profesionala; izaera kolektiboa ere ez, salbu eta Harpidetza kolektiboen kasuan (ikusi horiei buruzko atala). Harpidedun ez direnek ezin izango dute harpidetzaren zerbitzua kanpoko inolako bitartekoren edo prozeduraren bidez lortu, ezta lortzen saiatu ere.
Harpidedunak ezin izango die jasotako informazioa, PDFak eta EPUBak barne, hirugarrenei laga edo transmititu, zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo hirugarren pertsona edo erakunde baten bidez, ez eta informazio horietarako sarbidea erraztu ere. Baldintza hau betetzen ez duenari harpidetza eten ahal izango zaio eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean.
Harpidetza kolektiboak
NAIZen kontratatu daitezkeen zenbait harpidetza kolektiboak dira, Elkarteen Harpidetza esate baterako, enpresentzat eta erakundeentzat ere balio duena. Hauen kasuan harpidetza bakoitza elkartearen zerbitzu unitate edo atal oinarrizko bakoitzerako bakarrik balio du. Esate baterako, instituzio baten kasuan administrazio atal bakarrerako, euskaltegi sare baten kasuan euskaltegi bakarrerako, alderdi politiko edo sindikatu baten kasuan, egoitza bakoitzerako. Arau orokor bezala, gehienez 10 laguneko erabilpenerako ulertu behar dira harpideta kolektiboak.
Baldintza hau betetzen ez duenari berehala eten ahal izango zaio harpidetza eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean. Erakunde handien, enpresen edo instituzioen kasuan NAIZekin harremanetan jartzea gomendatzen da, erabilpen baldintza hauek ez urratzearren.
Elkarteentzako harpidetzak 500 eurotan baloratutako publizitate kanpaina bat dauka NAIZen egiteko, eta bigarren kanpaina batean % 50eko deskontua. Harpidetzan sartuta dago iragarkien argitalpenaren kostua (tarifa kostua). Ez dago sartuta kanpaina horretarako behar diren irudiak diseinatzea, publizitate elementua formatu egokian prestatzea, edo beste edozein gastu.
Tabletak eta tabletadun harpidetzak
Une bakoitzean aukeran dauden tabletak harpidetzen kaxetan ager daitezke. Prezioan sartuta dago tabletaren bidalketa Euskal Herri barnean eta Espainiako eta Frantziako estatuen barnean, islak eta beste kontinenteetako lurraldeak salbu. Azken kasu horietan NAIZ harremanetan jarriko da erabiltzailearekin bidalketaren plusa ordain dezan.
Tabletadun harpidetzek 2 urteko permanentzia dute beraiekin. Harpidetzari baja lehenago eman nahi izanez gero 2 urteko eperaino ordaintzeko falta dena ordaindu beharko du harpidedunak.
Urteko ordainkeketan tabletadun harpidetzak kreditu txartelez ordaintzen dira nahitaez. Hileroko ordainketan, lehen urtea kreditu txartelez edo kontu korrontez ordaintzen da eta bigarren urtea kontu korrontez nahitaez. Tai Gabe Digitala SLk bigarren urteko kobraketa kontu korrontez egin ahal izateko, harpideduna kargu horiek onartzera konprometitzen da, beharrezkoa balitz konpromiso hori jasotzen duen agiri bat sinatuz.
Dagozkion abisuak helarazi ondoren kontu korronte bidezko ordainketa onartu ezean, harpidetza aldiaren lehen urtea amaitu aurretik bigarren urteko zenbateko guztiak kargatuko zaizkio harpidedunari kreditu txartelean. Harpidedunak espresuki onartzen du baldintza hau.
Paperezko harpidetzak
Paperezko harpidetzak kioskoan edo gisa bereko saltokietan jasotzekoak dira, harpidetza txartel baten bitartez. Txartel horri esker harpidedunak nahi duen saltokian jaso ahal izango du harpidetza, saltokiak txartel irakurgailua baldin badu. Smartphone batean instalatutako app baten bitartez ere egin dezake irakurketa hori saltokiak. Aparagailu horien sarea ez da Tai Gabe Digitala SLrena, Distribuciones Beralan SLrena baizik. Horregatik, Tai Gabe Digitala SLk ez du inolako erantzunkizunik app-aren funtzionamenduan, terminalen sare horren funtzionamenduan ezta ezarritako terminalen kopurua ere.
Papereko harpidetza ez da berehalakoan abian jartzen, egun batzuk behar baitira Hardidetza Txartel pertsonalizatua egiteko. Tarte horretan harpidedunarekin harremanetan jarriko gara funtzionamenduaren berri eta bere herrian dituen terminaldun saltokien berri emateko. Kreditu txartelarekin ordaindu badu, harpidetza egin duenetik paperezko argitalpena hartzen hasten den eguna bitarteko epeari dagokion ordaina itzuli egingo zaio bezeroari.
Papereko harpidetzek opari modura dute beraiekin harpidetza digitala. Hori indarrean egongo da harpidetza egiten duten une beretik.
Harpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik. Horregatik du berarekin deskontu inportantea kioskoan saltzen den prezioarekiko.
BERMEEN EZESPENA
Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.
Dena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun aginduzko eskubideei.
Legez posible den heinean, enpresa titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango –nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan–: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galera; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen, erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.
Erabiltzaileek jakin behar dute ekipo informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo zorririk izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).
Erabiltzaileak onartzen du enpresa titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile-izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.
LEGE APLIKAGARRIA
NAIZi aplikagarria zaion legea bere enpresa argitaratzaileak duen egoitzari dagokiona da, Donostia alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.
NAIZen barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzibideak, hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira.