BIDALKETAK ETA ITZULKETAK

Bidaltzeko moduak eta entregatzeko epeak

Bidalketak Correos-en bitartez egiten dira.

Honako entrega epe hauek aurreikusten dira:

  • Hego Euskal Herria: 2 eta 3 lanegun artean.
  • Ipar Euskal Herria: 3 eta 7 lanegun artean.
  • Estatu espainiarra: 2 eta 3 lanegun artean.
  • Balearrak: 10 eta 15 lanegun artean.
  • Kanariak: 15 eta 30 lanegun artean.
  • Europako gainerako herrialdeak: 10 eta 15 lanegun artean.
  • Munduko gainerako herrialdeak: 15 eta 30 lanegun artean.

Eremu edo herrialde jakin batzuetarako bidalketen kasuan, baliteke salgaia Aduanara iristean gastu edo zerga batzuk ordaindu behar izatea. Erosleak ez baditu zenbateko horiek ordaintzen eta ez badu salgaia jasotzen, hala Correosek nola aduanek berau jatorrira bueltatzeko eskubidea izango dute. Gastu horien ordainketa ezin da inola ere berreskuratu.

Bidalketa okerrak

NAIZDENDAk akats bat egitearen ondorioz bezeroari eskatutakoa ez beste produktu bat iristen bazaio, erretiratu egingo zaio eta produktu zuzena entregatu, erosleak inolako gainordainik izan gabe.

ITZULTZEKO BALDINTZAK

Itzulketa bat egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu, ondorengo helbide elektronikoaren bidez: denda@naiz.eus

Salgai guztiak beren bilgarrian itzuli behar dira, akatsik gabe eta garraiorako babestuta. Hala ez bada, NAIZDENDAk itzulketa errefusatzeko eskubidea izango du.

Itzulketak NAIZDENDAra bidali behar dira, 5 laneguneko epean, NAIZDENDAk itzulketa onartzen duen egunaren ondorengotik hasita. Hala ez bada, errefusatu eta bueltan bidali ahal izango du. Salgaia jaso eta akatsik ez duela ikusi ondoren, erosleari dagokion diru-zenbatekoa itzuliko dio.

Salgaiaren itzulketak sortutako garraio gastuak bezeroaren kontura izango dira.