ERABILERA BALDINTZAK

BALDINTZA OROKORRAK

Erabiltzaileak NAIZen webgunea, NaizDenda barne, eta, kasua balitz, harpidetza Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profersionala eta besterezina da.

Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko NAIZen irudia eta bere enpresa titularraren interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.

Aldaketak

NAIZek edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.

Estekatutako tokiak

Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, NAIZek hiperestekak jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, NAIZek ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.

Jabego intelektuala eta industriala

Naiz EKHE SAren marka erregistratua da. Debekatuta dago hirugarren batek Naiz marka edota bere logoa edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dituzte webgunearen jabetza intelektuala.

Erabilpen Baldintza hauek ezin dira Naiz-en jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.

Edukien ardura eta egile eskubideak – Copyright

Naiz.eus-ek argitaratzen dituen edukien ardura Edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta Tai Gabe Digitala SLk eta ez Edukien editoreek ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.

Naiz.eus gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.

PARTE HARTZE ARAUAK

NAIZen parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, Naiz+, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:

Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.
Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.
Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.

Arau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.

Edonola ere, NAIZek ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.

NAIZen komentarioak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako, izen-deiturak, erabiltzaile izena eta telefono zenbakia gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, NAIZ berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu. Gainera, NAIZen ustez epaileek delitutzat jo litzateketen iritzien kasuan, erabiltzaileak DNIaren eremua beteta ez badu, aukera emango zaio DNIaz ere identifikatzeko edo bere iritzia ez argitaratzeko.

ERREGISTROA

NAIZen erregistratzeak domeinu beraren barnean dauden beste atal batzuetarako ere balio du, argitalpenak edo bestelako hedabideak esate baterako, bai eta NAIZDENDArako ere. Hain zuzen ere, NAIZDENDAn erosketak egiteko beharrezkoa da erregistratuta egotea.

HARPIDETZAK

Baldintza orokorrak

Erabiltzaileak, harpidetu baino lehen edo harpidetza egitearekin batera, erregistratu egin beharko du, dagokion formularioa betez. Erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, formularioa ondo bete duela baieztatzen duena eta kontua balidatzea eskatzen diona, bera erabiltzen hasi ahal izateko.

Prezioak dira une bakoitzean harpidetza kaxetan ageri direnak. Ordaintzeko ekintza egin aurretik kontzeptu guztiak xeheki agertuko zaizkio erabiltzaileari kaxa beltz baten barnean eta ordaindu ondoren emailez jasoko ditu xehetasun berdinak, egin duen erosketaren frogagiria izan dezan. Email beraren kopia gordeko du Naizek.

Harpidetza egin ondoren une horretan bertan aktibatuko da harpidetza digitala, txartelez ordaindu nahiz kontu korrontearen bidea aukeratu. Paperezko argitalpena duten harpidetzen kasuan, harpidetza digitala berarekin daramatenez, azken hori unean bertan aktibatuko da.

Hileko ordainketetan lehen hilean harpidetzaren parte proportzionala ordaintzen da, harpidetza egiten den egunetik hilaren bukaera bitarteko epea hain zuzen. Harpidetza egiten den eguna ere ordaindu egiten da, osorik, zeinahi delarik harpidetza egin den ordua. Gainerako hileetan, hile osoak ordaintzen dira hilaren hasieran.

Indarrean dagoen legeari jarraiki, harpidetza digitalek eta tabletek BEZ orokorra dute eta papereko harpidetzek supermurriztua. BEZa sartuta dago dagoeneko erabiltzaileak ikusten duen zenbatekoan. Faktura nahi izanez gero, Harremanetarako formularioaren bitartez eskatu beharra dago.

Harpidetza digitalak

Harpidetzari erabilera pertsonala eta pribatua emango dio Harpidedunak, eta inola ere ez komertziala edo profesionala; izaera kolektiboa ere ez, salbu eta Harpidetza kolektiboen kasuan (ikusi horiei buruzko atala). Harpidedun ez direnek ezin izango dute harpidetzaren zerbitzua kanpoko inolako bitartekoren edo prozeduraren bidez lortu, ezta lortzen saiatu ere.

Harpidedunak ezin izango die jasotako informazioa, PDFak eta EPUBak barne, hirugarrenei laga edo transmititu, zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo hirugarren pertsona edo erakunde baten bidez, ez eta informazio horietarako sarbidea erraztu ere. Baldintza hau betetzen ez duenari harpidetza eten ahal izango zaio eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean.

Harpidetza kolektiboak

NAIZen kontratatu daitezkeen zenbait harpidetza kolektiboak dira, Elkarteen Harpidetza esate baterako, enpresentzat eta erakundeentzat ere balio duena. Hauen kasuan harpidetza bakoitza elkartearen zerbitzu unitate edo atal oinarrizko bakoitzerako bakarrik balio du. Esate baterako, instituzio baten kasuan administrazio atal bakarrerako, euskaltegi sare baten kasuan euskaltegi bakarrerako, alderdi politiko edo sindikatu baten kasuan, egoitza bakoitzerako. Arau orokor bezala, gehienez 10 laguneko erabilpenerako ulertu behar dira harpideta kolektiboak.

Baldintza hau betetzen ez duenari berehala eten ahal izango zaio harpidetza eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean. Erakunde handien, enpresen edo instituzioen kasuan NAIZekin harremanetan jartzea gomendatzen da, erabilpen baldintza hauek ez urratzearren.

Elkarteentzako harpidetzak 500 eurotan baloratutako publizitate kanpaina bat dauka NAIZen egiteko, eta bigarren kanpaina batean % 50eko deskontua. Harpidetzan sartuta dago iragarkien argitalpenaren kostua (tarifa kostua). Ez dago sartuta kanpaina horretarako behar diren irudiak diseinatzea, publizitate elementua formatu egokian prestatzea, edo beste edozein gastu.

Tabletak eta tabletadun harpidetzak

Une bakoitzean aukeran dauden tabletak harpidetzen kaxetan ager daitezke. Prezioan sartuta dago tabletaren bidalketa Euskal Herri barnean eta Espainiako eta Frantziako estatuen barnean, islak eta beste kontinenteetako lurraldeak salbu. Azken kasu horietan NAIZ harremanetan jarriko da erabiltzailearekin bidalketaren plusa ordain dezan.

Tabletadun harpidetzek 2 urteko permanentzia dute beraiekin. Harpidetzari baja lehenago eman nahi izanez gero 2 urteko eperaino ordaintzeko falta dena ordaindu beharko du harpidedunak.

Urteko ordainkeketan tabletadun harpidetzak kreditu txartelez ordaintzen dira nahitaez. Hileroko ordainketan, lehen urtea kreditu txartelez edo kontu korrontez ordaintzen da eta bigarren urtea kontu korrontez nahitaez. Tai Gabe Digitala SLk bigarren urteko kobraketa kontu korrontez egin ahal izateko, harpideduna kargu horiek onartzera konprometitzen da, beharrezkoa balitz konpromiso hori jasotzen duen agiri bat sinatuz.

Dagozkion abisuak helarazi ondoren kontu korronte bidezko ordainketa onartu ezean, harpidetza aldiaren lehen urtea amaitu aurretik bigarren urteko zenbateko guztiak kargatuko zaizkio harpidedunari kreditu txartelean. Harpidedunak espresuki onartzen du baldintza hau.

Paperezko harpidetzak

Paperezko harpidetzak kioskoan edo gisa bereko saltokietan jasotzekoak dira, harpidetza txartel baten bitartez. Txartel horri esker harpidedunak nahi duen saltokian jaso ahal izango du harpidetza, saltokiak txartel irakurgailua baldin badu. Smartphone batean instalatutako app baten bitartez ere egin dezake irakurketa hori saltokiak. Aparagailu horien sarea ez da Tai Gabe Digitala SLrena, Distribuciones Beralan SLrena baizik. Horregatik, Tai Gabe Digitala SLk ez du inolako erantzunkizunik app-aren funtzionamenduan, terminalen sare horren funtzionamenduan ezta ezarritako terminalen kopurua ere.

Papereko harpidetza ez da berehalakoan abian jartzen, egun batzuk behar baitira Hardidetza Txartel pertsonalizatua egiteko. Tarte horretan harpidedunarekin harremanetan jarriko gara funtzionamenduaren berri eta bere herrian dituen terminaldun saltokien berri emateko. Kreditu txartelarekin ordaindu badu, harpidetza egin duenetik paperezko argitalpena hartzen hasten den eguna bitarteko epeari dagokion ordaina itzuli egingo zaio bezeroari.

Papereko harpidetzek opari modura dute beraiekin harpidetza digitala. Hori indarrean egongo da harpidetza egiten duten une beretik.

Harpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik. Horregatik du berarekin deskontu inportantea kioskoan saltzen den prezioarekiko.

BERMEEN EZESPENA

Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.

Dena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun aginduzko eskubideei.

Legez posible den heinean, enpresa titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango –nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan–: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galera; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen, erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.

Erabiltzaileek jakin behar dute ekipo informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo zorririk izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).

Erabiltzaileak onartzen du enpresa titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile-izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.

LEGE APLIKAGARRIA

NAIZi aplikagarria zaion legea bere enpresa argitaratzaileak duen egoitzari dagokiona da, Donostia alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.

NAIZen barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzibideak, hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira.