SALEROSKETA BALDINTZAK
Erabiltzaileak erregistratu behar du
NaizDendan erosketak egiteko aldez aurretik erregistratu beharra dago. Erregistroa aldi berean egiten da Naiz ingurune osoan, lege-oharrean azaldutako baldintzetan.
Eskainitako produktuak
NaizDendak salgai dauden produktuak bere ezaugarri batzuekin eta prezioarekin erakusten ditu. Edozein unetan produktuen ezaugarriak alda daitezke, produktu berriak gehi daitezke edo eskaintzen direnak ken daitezke, aurretik abisatu gabe.
Produktuen prezioak
Produktu bakoitzaren prezioa pantailan agertzen da. Prezio horiek handitu edo txikitu daitezke aurretik abisatu gabe.
Produktuarekin batera erakutsitako prezioak ez ditu bidalketa-gastuak barne hartzen. Ordainketa-prozesuan kalkulatzen dira horiek, bidalketa zein udalerri edo herrialdetara egiten den kontuan hartuta.
Pantailako prezioak eurotan adierazten dira, dagokien BEZa edo aplikatu beharreko beste edozein zerga barne, produktua bidaliko den udalerriari edo herrialdeari dagozkionak izan ezik (aduanako tasak, esaterako).
NaizDendak deskontuak eskain diezazkieke Naiz-en edo barnean hartzen dituen hedabideen erabiltzaile harpidedunei. Deskontu hori ere ezberdina izango da, halaber, erabiltzaileak duen harpidetzaren denboraren eta motaren arabera.
Eskuragarritasuna
Produktuen eskaera guztiak horien eskuragarritasunaren mende daude.
Erosketa gauzatzea
Erosketa egin ondoren, erabiltzaileak posta elektroniko bat jasoko du hori berresteko. Eskaeraren berrespenak eta erosketaren egiaztagiriak (erabiltzaileak inprimatua) ez dute faktura baliorik izango, eta hori eskatu beharko da behar izanez gero.
Eskaera entregatzea
NaizDendak azpikontratatutako enpresak/enpresek entregatuko du/dute eskaera, (Correos eta mezularitza-enpresak normalean). Enpresa horiek erabakitzen dituzte entregatzeko baldintzak, ez daude NaizDendaren mende.
Ordainketak
Ordaintzeko sistemak pantailan erakusten dira. Ezberdinak izan daitezke produktuaren arabera, bai eta erabiltzailearen harpidetza-denboraren eta motaren arabera ere. Esate baterako, harpidetza ordaintzeko erabiltzen duten bankuko kontu berean zordunduta ordain dezakete erabiltzaile harpidedunek.
Ordaintzeko bestelako ohiko modu batzuk: kreditu- edo zordunketa-txartela eta Paypal.
Txartelei dagokienez, ezin izango da ordainketarik egin txartel faltsuak edo iruzurrezkoak erabiliz. Era horretako eskaeraren bat egin dela jotzeko arrazoirik badago, NaizDendak indargabetu ahal izango du.